Biziola banaketa zerbitzua eskaintzen hasiko da bihartik aurrera Seguran
Banaketa asteartero egingo dute aurrerantzean. Goierriko beste hainbat herritan ere egiten du banaketa Biziolak. Bihar, zerbitzuaren nondik norakoak azalduko dituzte Atseden tabernan.
Seguran jada ez da Zopazokarik egiten, baina bihartik aurrera, Biziolak banaketa zerbitzua eskainiko du bertan. Banaketa asteartero 16:00etatik aurrera egingo da Atseden tabernan. Horretarako aurretiko eskaera egin behar da, Biziola App-aren bitartez, telefonoz, whatsappez ala telegram bidez, telefono zenbaki honetan: 722 830 442. Eskaera prestatu ahal izateko, astelehena baino lehen egin behar da eta ordainketa transferentzia bidez egingo da.
Bihar, 16:00etatik 19:00etara Madura Elkarteko kideak izango dira Atseden tabernan, aplikazioaren erabilera azaldu eta zalantza guztiak argitzen.
Seguraz gain, beste hainbat herrietan ere egiten da banaketa:
• Mutiloa: Mutiloko ostatuan
• Zerain: Zeraingo ostatuan eta Turismo Bulegoan
• Gabiria: Udaletxeko sarreran
• Ataun: San Martingo aparkalekuko lokalean eta Sutegi tabernan
• Altzaga: Udaletxeko sarreran
• Arama: Aramako ostatuan
• Itsaso: aurki, Alegiko Sindikatoaren bitartez.
Denetan whatsapp talde bat ere badago zuzenean Biziola Dendarekin lotua dagoena, erosketa inongo arazorik gabe egiten laguntzeko edota asteko informazioa eguneratzeko.