Gipuzkoako 90 txirrindulari bildu dira Zegamako Eskolarteko lasterketan
Larunbat arratsaldean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko 6. txirrindulari txapelketa Zegaman, Elkartu Nahi txirrindulari elkarteak antolatuta. Goierri, Tolosaldea, Villabona-Amasa, Zizurkil eta Andoiango txirrindu eskoletako 90 gaztek hartu zuten parte.
Elkartu Nahiko Ruben Zabaletak nesken parte hartzea azpimarratu nahi izan du, «urtetik urtera gero eta neska gehiagok» izena ematen dutelako pozik.
Irabazleen sailkapenak
Kimuen mailan mutiletan Aiur Goiburu (Ampo) izan zen lehena; Unax Urizar (Andoian) bigarren eta Andoitz Zabaleta (Ampo) hirugarren. Nesketan, Jare Aginaga (Andoian) izan zen lehena eta Amaiur Beaskoetxea (Ampo) bigarren. Herriko lehenengoaren saria Ampoko Xuhar Muñoarentzat izan da.
Haurren mailan, Xabat Martin (Andoian) izan da lehena, Oier Yarza (Oriako) bigarrena eta Manex Arsuaga (Oriako) hirugarren. Nesketan, Malen Yurrita (Oriako), Sara Extensoro (Ampo) eta Maddi Ormazabalen (Andoian) osatu dute podiuma. Herriko onena Eneko Otegi izan da.