Irakurle taldeak Mikel Alvarezen 'Euskalia' izango du solasgai ostiralean
Idazlea bertan izango da. 18:00etan hasiko da saioa. Irekia da hurbildu nahi duen ororentzat.
Irakurle taldeak Mikel Alvarez Sarriegiren Euskalia liburua izango du solasgai ostiralean, Barrenan, 18:00etan. Idazlea ere bertan izango da. Irati Goikoetxeak gidatzen du taldea. Saio irekia da hurbildu nahi duen ororentzat. Azkeneko saioan, otsailean, Castillo Suarezekin izan ziren Alaska liburuaz hizketan.