Abiadura kontrolatzeko kanpaina abiatu du Beasaingo Udalak
Arau-hauste nabarmenen kasuan, isunak jarriko ditu Udaltzaingoak.
Udaltzaingoak urtean zehar egindako trafiko-kanpainen esparruan, datozen egunetan abiadura-mugak kontrolatzeko kanpaina bat martxan jarriko dela iragarri du Beasaingo Udalak. Bide-segurtasuneko neurri honen helburu nagusia da oinezkoak, bizikletak eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak lehenestea, ibilgailu motordunekin partekatzen dituzten espazioetan.
Horrela, ibilgailuen abiadura-muga kontrolatzeko neurgailu edo radar bat instalatuko da. Horren helburua da, udalerri barruan gehiegizko abiadurari aurre egitea da. Arau-hauste nabarmenen kasuan, isunak ezarriko dira. Noranzko bakarreko herri barruko errepideetako muga, orduko 30 kilometrokoa da, eta galtzadako eta espaloiko plataforma bakarreko bideetan, berriz, orduko 20 kilometrokoa.