Bakuntza elkarteak botako du Lazkaon jai hasierako txupina
San Prudentzio festak hasteko txupinazoa botatzeko ohorea Bakuntza elkarteak izango du Lazkaon, apirilaren 26an. Bozketa herrikoia antolatu zuen udalak pregoilaria izendatzeko, eta parte hartu duten 224 lazkaotarretatik 129ren botoak jaso ditu Bakuntzaren hautagaitzak. Guztira, 20 proposamen zeuden. Desgaitasun funtzionala duten pertsonen aisialdi inklusiborako elkartea da Bakuntza, 2022ko apirilean hasi zen, eta 2023ko martxoan eratu zuten elkartea, jarduera fisiko inklusiboa eta aisialdi egokitua sustatzeko.