Bihar hasiko da Ordiziako Korrika egitaraua, Goiztiri AEKren triki poteoarekin
17:30ean hasiko da, Goiztiri AEKtik. Martxoaren 22an txikien eguna izango da, eta martxoaren 23an Korrika ofiziala. Baionara joateko autobusak antolatu dituzte.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/03/22__korrika_goierrin-1.jpg)
Bihar hasiko da Ordiziako Korrika Batzordeak egindako Korrika egitaraua. Goiztiri AEK-k antolatuta, peto-triki-poteoa izango da herrian zehar, 17:30ean euskaltegitik aterata. Martxoaren 15erako, berriz, ostiralerako, haurrentzako mural eraketa antolatu dute ikastetxeek eta Hitzaro euskara elkarteak.
Hurrengo astean jarraituko du egitarauak. Martxoaren 20an korrikapoteoa izango da 18:30ean, eta martxoaren 21ean Tipi-tapa, tipi-tapa bakarrizketa Barrenako areto nagusian, 18:30ean. Martxoaren 22an txikien eguna izango da, eta martxoaren 23a korrika ofiziala, egun horretan pasako baita 23. Korrika Goierritik, Ordiziatik 11:30 aldera.
Hau da azken bi egun horietako egitaraua:
Martxoak 22, txikien eguna
- 10:30. Korrika Txikia (Urdaneta ikastetxea, Oianguren institutua eta Jakintza ikastola).
- 18:00. Edizioko abestiaren dantza Plaza Nagusian (Urdaneta dantza taldea eta Amets Bide).
- 18:15. Kalejira (Banda Txikiaren eskutik).
- 19:00. KantAzak.
Martxoak 23, Korrika ofiziala
- 11:00. Burrunbazale txaranga.
- 11:30. Korrika iritsiera.
- 12:00. Burrunbazale.
- 13:00. Pintxoak Plaza Nagusian.
Autobusak Baionara
Martxoaren 24an Korrika amaiera bizitzera deitu dituzte goierritarrak, Baionan. Autobusak antolatu dituzte Ordiziatik, Lazkaotik eta Beasaindik. Ordiziakoa tren geltokitik irtengo da, 10:00etan, eta Baionatik 19:00etan izango da itzulera. Izena eman nahi dutenek martxoaren 20a baino lehen 10 euroko transferentzia bat egin behar dute ES92 2100 4227 7122 0027 3324 kontu korrontera, kontzeptuan izen-abizenak, pertsona kopurua eta autobusa non hartuko den adierazita.