Irati Goikoetxeak bizikidetza sustatzeko saioa egingo du
Itsasondon hil zuten Iñaki Mendiluze ertzainaren senitartekoekin egingo du aurkezpen solasaldia.
Irati Goikoetxea beasaindarrak Herriak ez du barkatuko liburua argitaratu zuen duela ia hiru urte, eta oraintsu gaztelerara itzulpena (El pueblo no perdonara) argitaratu du. Bera eta bere anaia (Ekaitz Goikoetxea) herrietan aurkezpen solasaldiak egiten ari dira, Bizikidetza sustatzen lelopean. Martxoak 16, larunbata, 11:00etan, Beasaingo udaletxeko batzar-aretoan izango dira.
Orain arteko aurkezpenetan, Tolosan eta Zumarragan, gonbidatu desberdinak izan dituzte. Beasaingo saioan, Itsasondon hil zuten Iñaki Mendiluze ertzainaren anaiak eta ilobak parte hartuko dute. Liburuaren egileak azaldu du helburua bizikidetza sustatzea dela. «Jatorri ezberdineko minak erdigunean jarrita, elkar entzun eta elkarrekin solasteko enkontruak sortu nahi ditugu». Hitzorduan parte hartzeko deia egin die herritar guztiei.