Nekazaritza eta herri txikiak hizpide ostegun arratsaldean
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/03/idiazabal_urtsuaran.jpg)
Goierriko EAJk antolatuta, Lurralde oreka berdea. Nekazaritza eta herri txikiak hitzaldia eskainiko dute ostegunean, 18:00etatik aurrera, Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian. Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea departamentuko ordezkariak arituko dira hizlari lanetan. Besteak beste, nekazaritza eta herri txikien arteko harremanaz sakonduko dute hitzaldian.