Osinalde aurreko bigarren bertso sariketa larunbatean Aztirian
Mikel Etxezarreta olaberritarraren debuta izango bertsolari gazteen sariketan, eta lagun asko erakarriko ditu Aztiriara. Martxoaren 23ko Argi Berri sariko afarirako txartelak ere salgai daude.
Joan den larunbatean Zaldibian bertsolari gazteentzako XI. Osinberde sariketa jokatu ondoren, astebetera Osinalderako baliagarria den bigarren sariketa jokatuko da Gabirian: Aztiria Saria.
Iruri Altzerreka garaitarra, Naia Arrizabalaga azkoitiarra, Mikel Etxezarreta olaberritarra, Eki Mateorena leitzarra, Aitor Tatiegi oñatiarra eta Ekhiñe Zapiain beratarra dira kantuan.
Aztiri-Bat elkartean, 20:30ean hasiko da afaria, eta ondoren da saioa. Afaltzeko lekurik ez da geratzen dagoeneko. Etxezarreta olaberritarra da debutarietako bat, eta lagun asko erakarriko ditu Aztiriara.
Argi Berriko afal txartelak
Azken kanporaketa, martxoaren 23an, Ordizian izango da, 26. Argi Berri Saria. Beste sei bertsolari gaztek kantatuko dute. Hango antolakuntzak afaritarako txartelak salmentan jarri ditu (30 euro). Afaltzeko lekua gordetzeko, telefonoz hots egin behar da (649 011 262, Aitor).