Udal zerbitzua kultur etxera lekualdatuko dute bihar eta etzi
Gaur egun Segurako udaletxea kokatzen den Lardizabal jauregia.Laida Goiburu Segurako Udalak jakitera eman duenez, uda honetan hasiko dituzte udal eraikina berritzeko lanak. Hori horrela, gaur eta bihar udal zerbitzua kultur etxera lekualdatuko dute. Hori izango da kokaleku berria, harik eta obrak amaitu arte. Hori dela eta , herritarrei «oso beharrezkoak ez diren tramiteak» egun hauetatik kanpo egiteko eskatu diete udaletik.













