II. Berpiztu jaialdirako sarrerak salgai daude Odei tabernan
Idiazabalgo Antzar Crew taldeak antolatuta, martxoaren 23an ospatuko da Berpiztu musika jaialdia. Iazkoaren arrakastaren ondotik, aurtengoa bigarren aldia izango da. Zelaako kiroldegian izango da, 20:00etatik aurrera eta ateak ordu bete lehenago irekiko dituzte. Antolatzaileek esan dutenez, bertan afaltzeko aukera ere izango da.
Oi! musika da jaialdiaren haria. Orreaga 778, Kontralde, Deskontrol, Azken Sustraiak eta Arene 6 taldeen kontzertuak izango dira eta amaieran, Pineapple Sweets Dj-a.
Sarrerak Odei tabernan
Dagoeneko, salgai daude jaialdirako sarrerak. Idiazabalgo Odei tabernan eta entradium.com web orrian eskuratu daitezke 16 euroan. Egunean bertan ere jarriko dituzte salgai, 20 euroan.