Korrikari harrera egiteko egitarau zabala prestatu dute Zerainen
Korrika martxoaren 23an pasatuko da Zeraindik. Herri bazkarirako txartelak salgai daude. Bezperan Korrika Txikia egingo dute.
Zeraingo Korrika batzordeak ekintza sorta antolatu du Korrikaren 23. egitarauaren barruan. Martxoaren 23an igaroko da euskararen aldeko lasterketa Zeraindik. Bezperan, martxoaren 22an, Korrika Txikia egingo dute 11:00etan; 19:00etan, Oihaletxea ikus-entzunezkoa eskainiko dute eta ondoren, mokadutxo bat egiteko aukera izango da.
Martxoaren 23an, 9:00ak inguruan pasatuko da Korrika Zeraindik. Ondoren, Liztormendin txokolatea eskainiko dute eta 11:00etan mendi irteera izango da Txortitegitik Barbari Haitzera. Itzultzean, herri bazkaria egingo dute Ostatun eta arratsaldean haurrentzako jolasak antolatuko dituzte.
Herri bazkarirako txartelak 18 euroan —helduak— eta 15 euroan —haurrak— salgai daude jada Ostatun bertan. Txartelak erosteko azken eguna martxoaren 20a izango da.