Martxoaren 23ko herrien arteko bazkariko tiketak salgai daude
Itsasondoko frontoian egingo dute bazkaria. Itsasondon, Araman zein Altzagan erosi daitezke tiketak, 15 euroan.
Altzagako, Itsasondoko eta Aramako Korrika Batzordeak herrien arteko bazkaria antolatu du martxoaren 23rako. 14:00etan izango da, Itsasondoko frontoian. Tiketak salgai daude, martxoaren 18ra arte. Itsasondon Kaxintanen eta Itsasondokoop dendan, Araman Toki-Alai ostatuan edo Altzagan udaletxean eskuratu daitezke, 15 euroan.