Sagarrondoen inausketa eta txertaketa ikastaroa izango da Gabirian
Sagarrondoen inausketari eta txertaketari buruzko ikastaroa antolatu du Gabiriako Erbie elkarteak, urteroko legez, martxoaren 19rako eta 21erako. Gabino Muruak emango du, bi saiotan.
Hilaren 19an, asteartea, fruta-arbolen eta bereziki sagarrondoen inausketa saio praktikoa izango da, 15:00etan hasita. Hiruzpalau ordukoa izango da. Hilaren 21ean, osteguna, berriz, txertaketari eskainiko dio ikastaroa, hori ere 15:00etan hasita, Erbie elkartean bertan.
Aurten, bi saioak praktikoak izango dira. Bi ikastaroetako batean edo bietan parte hartu nahi dutenek telefonoz deitu behar dute (679 972 372). Bestalde, txertaketa saiorako (estalpean da) komeni da norberak labana eramatea, eta etxeko barietateren bateko menturen bat ere eraman dezakete, txertugai bana emango baitzaie txertatzeko.