Txirrindulariz bete da Beasain Espainiako Kopako Igartza Sarian
Emakumezkoen IV.Igartzako Saria jokatu da gaurkoan Beasainen. Espainiako Kopako lasterketa izan da hau eta Estatuko zenbait txokotatik etorri dira txirrindulariak. Eskualdeko zenbait txirrindularik ere parte hartu dute.
Emakumezkoen IV.Igartzako Saria jokatu da gaurkoan Beasainen. Espainiako Cofidis Kopako lasterketa izan da hau eta Estatuko zenbait txokotatik etorri dira txirrindulariak. Horrez gain, eskualdeko hainbat txirrindulari ere bertan izan dira, Zatika taldeko txirrindulariak hain zuzen ere.
23,4km-ko ibilbidea prestatu du Beasaingo Loinatz Txirrindulari Elkarteak eta maila bakoitzeko txirrindulariek ibilbide honi itzuli bat, bi edo hiru eman behar izan dizkio. Kadete mailakoek itzuli bate eman diote; junior eta master mailakoek, berriz, bi itzuli eman dituzte ibilbide honetan, 48,1km osatu eta 23 urtez azpikoek eta elite mailakoek, aldiz, 73km egin dituzte, hiru itzuli eginez ibilbide honetan.
Ibilbideak Beasainen izan du abiapuntua eta helmuga, baina Goierriko zenbait txokotatik igaro da, izan ere, Beasaindik abiatu eta Ormaiztegira joan dira txirrindulariak, ondoren, Lierni igo eta Mutiloara jaitsi dira eta bertatik, Ihurretik pasaz, Olaberri igo dute. Ondoren, Lazkao aldetik jaitsi eta Beasainen eman diote amaiera itzuliari.
Guztira 400 txirrindularitik gora elkartu dira gaurkoan Beasainen, izan kanpotik etorriak zein bertakoak. Zatika txirrindulari taldeko kide diren Oneka Sanchez beasaindarra, Lur Zufiria ormaiztegiarra eta Arene Perez Mutiloarra. Lasterketaren amaieran, Oneka Sanchezek saria jaso du, esatariak aipatu duenaren arabera, <<herritarren parte-hartzea eta herriko txirridularitza>> bultzatzeko asmoz ematen den saria.
Espainiako kopako hurrengo lasterketa Galizian izango den arren, hurrenagokoan Euskal Herrira itzuliko dira, Lizarran izango baitute lasterketa.