Hasi da Dantzari-Txiki denboraldia. Gaur Zegaman eta Zaldibian Dantzari-Txiki egunak ospatu dituzte eta hemendik aurrera ere herriz herri arituko dira Goierriko dantzari txikiak kaleetan oinak astintzen.
Emakumezkoen IV.Igartzako Saria jokatu da gaurkoan Beasainen. Espainiako Kopako lasterketa izan da hau eta Estatuko zenbait txokotatik etorri dira txirrindulariak. Eskualdeko zenbait txirrindularik ere parte hartu dute.