Atseden jubilatu elkarteak Albaolara bisita antolatu du
Segurako Atseden jubilatu elkarteak Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriara irteera antolatu du apirilaren 18an. Goizean, Pasaian hamaiketakoa egin, Albaola bisitatu, Hondarribian bazkaldu eta arratsaldean Segurara itzultzea da plana. Irteeran parte hartzeko izena eman daiteke martxoaren 21ean, osteguna edo apirilaren 4an, Atseden elkartean 18:30etik 20:00etara. Bazkideentzako prezioa 40 eurokoa izango da, bazkideak ez direnek 45 euro ordaindu beharko dute.