Hogeigarrenez berritu dute Barrikotearen festa
Zeraingo Oiharte sagardotegiko sagardoarekin egin dute txotxa. 80 bat pertsona bildu dira festara.
20. Barrikotearen festa egin dute asteburuan Ezkioko Igartubeti baserrian. Jendetsua izan da aurtengoa ere, 80 bat pertsonen parte hartzearekin. Familia saioetan haurrak bolatan eta tokan aritzeko aukera izan dute, garai batean sagardotegietan egin ohi zen moduan. Ohiko kirikoketa eta txalaparta saioen ondotik, txotxa ireki zuten Zeraingo Oiharteko sagardoarekin. Amaitzeko, afari meriendarako tartea hartu zuten, trikitixaz lagunduta.