Lapke-ko hiru olaberritarrek irabazi dute infantiletan Gipuzkoako paleta txapelketa
Donostiako Altza auzoan, larunbatean jokatu zuten finala Aritz Maiorak, Josu Soberonek eta Oinatz Aranburuk. Txulobi-2 taldeko bikotea 30-22 gainditu dute.
Gipuzkoako txapel bat gehiago batu dute infantil mailako palari goierritarrek beren palmareserako. Lazkaoko Lapke klubean dabiltzan Josu Soberon, Aritz Maiora eta Oinatz Aranburu olaberritarrek Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute, paleta modalitatean eta ikus pilotarekin.
Finala larunbat arratsaldean jokatu zuten, Donostiako Altza auzoko pilotalekuan. Olaberriko hirukoak 30 eta 22 irabazi zion Txulobi-2 taldeko Ugaitz Tejeria-Xabat Aburuza bikoteari.