Ordizian-en lekukoa eraman nahi dutenek bihar arte eman dezakete izena
Mezu bat bidali behar dute 943 88 73 40 whatsapp zenbakira interesa dutenek. Parte hartzaile guztien arteko zozketa egingo da.
Ordiziarrak lekukoa eramaten 22. Korrikan, 2022an.Korrika Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak 23. Korrikako kilometro bat erosi du, eta herritarren artean zozkatuko dute lekukoa. Ordizian-en lekukoa eraman nahi dutenek bihar arte eman dezakete izena, mezu bat bidalita 943 88 73 40 whatsapp zenbakira. Bihar izango da azkeneko eguna. Ondoren, parte hartzaileen artean zozketa egingo da.













