Otegienea-Majoriko festak antolatzeko bilera izango da bihar, Muñoz tabernan
19:00etan hasiko da. Jai batzordeak bizilagunak deitu ditu antolakuntzan parte hartzera.
Haur batzuk eskulanak egiten Otegienea-Majoriko jaietan.Hitza Otegieneako, Majoriko eta Txindokiko festak antolatzeari ekin diote auzotarrek. San Joanetan izaten dira auzoko festak. Jai batzordeak bizilagunei dei egin die aurtengo jaietako antolakuntzan parte hartzera, ”jendea eta laguntza” behar baitute ekitaldiak aurrera eramateko. Bihar, 19:00etan, bilera egingo dute Otegieneako Muñoz tabernan. Era berean, aurreko urteetan laguntza eman duten bizilagunei eta parte hartzaileei eskerrak eman dizkiete, haiek gabe “ezinezkoa” litzatekeelako.













