Xapre, Azpeitiko trikiti jaialdian izar omendua
Larunbatean, 34. Sanjosetako jaialdian omendu zuten trikitilari zaldibiarra. Musikako kide ugari izan ziren Jose Luis Etxeberriaren alboan, tartean zaldibiarrak eta goierritarrak.
Omenduaren txapela jantzita eta trikitia esku artean duela, horrela ospatu zuen Jose Luis Etxeberria Xapre trikitilariak berari egin dioten omenaldia, larunbatean, Azpeitian. Trikitilari zaldibiarra zen izar gonbidatua 34. Sanjosetako Trikiti Jaialdian, Euskal Herriko Trikiti Elkarteak hura aukeratu baitu aurtengo ohoreak emateko. Soreasu antzokia jendez beteta zela gogoratu, errepasatu eta aitortu dute Xapreren trikiti ibilbidea.
Musikari eta trikitilari ugarik bat egin zuten oholtzan omenaldiarekin. Asko, Goierritik joandakoak. Nola ez, zaldibiar saldo bat ere han zen. Joxe Antonio Irastortza Furriela eta Eleuterio Jauregi Beloki pandero jotzaileak, eta kartelean iragarri gabeko Abarlotz Olano –iloba du– eta Izaro Garmendia izan ziren herriko ordezkariak. Eskualdekoak, berriz, Eugenio Gisasola Lutxurdio pandero jotzaile urretxuarra, Ane Etxezarreta soinu jotzaile olaberritarra, Daniel Oiarbide eta Pello Urdangarin…
Argazkiak: Ibon Errazu / Uztarria