Hauteskunde mahaietako kideak aukeratzeko zozketa egingo dute Legazpin ostegunean
Ekitaldi publikoa izango da, eta udaletxeko batzar aretoan egingo da, 09:15ean. Egunean bertan kontsultatu ahal izango duten herritarrek zozketaren emaitza.
Apirilaren 21ean hauteskundeei begira, hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa egingo du Legazpiko Udalak ostegunean, hilak 21. Zozketa publikoa izango da, eta 09:15ean egingo da, udaletxeko batzar aretoan.
Herritarrek egun horretan bertan jakin ahal izango dute hauteskunde eguenean mahaian egin behar duten ala ez. Horretarako udalak bilatzaile bat jarriko du herritarren eskura, bai www.legazpi.eus webgunean bai LegazpiOn aplikazioan, eta bertan NAN zenbakia sartu besterik ez da egin behar kontsulta egiteko.
Etziko zozketatik aterako den zerrenda ez da behin betikoa izango, eta hori aurkezten diren eta onartzen diren alegazioen arabera osatuko da.