Arzallus eta Zubeldia izango dira Aizkorri elkartearen bertso-afarian
Apirilaren 13an izango da. Tiketak salgai daude.
Iker Zubeldia 2022ko Beasaingo Loinatz jaietan.Kerman Garralda Zubimendi Beasaingo Aizkorri mendizale elkarteak bertso afaria antolatu du apirilaren 12rako, ostirala. Amets Arzallus eta Iker Zubeldia izango dira bertsotan. 19:00etan hasita, trikipoteoa izango da, eta ondoren, 21:00etan, mahaiaren bueltan eseriko dira. Tiketak erosteko azken egunak, martxoaren 22a eta 25 izango dira, 19:00etatik 20:00etara, egoitzan bertan. Prezioari dagokionez, bi txartel izango dira: gazteentzako, 20 euro balio duena; eta helduentzako, 30 euro balio duena.












