Barandiaranen etxea eta langela ikusteko bisita izango da jaian

Aralarko Parketxeak Joxe Migel Barandiaranen etxea eta langela ikusteko bisita gidatua antolatu du, igande honetarako. Txangoa 11:00etan Barandiaran Museoan hasiko da, San Gregorio auzoan. Aurkezpen labur baten ondoren, oinez Sara etxeraino joango dira. Bi ordu inguru iraungo du ekimenak. Izena eman behar da (6 euro), plazak kontatuak daudelako. 14 urtetik gorakoentzat da.