Goiturrek aurtengo turismo-promozio ekintzen berri eman du
Aste Santua iristear dela, promozio turistikoaren kanpaina ezagutzera eman du Goierriko turismo elkarteak. Udaberria, uda eta udazkena hartu ditu helburutzat.
Promozio kanpaina bat martxan jartzeko garaian, Goiturrek honako hiru galderei erantzun die:
Ekintzak noiz? aurten ia zubirik ez dagoela ikusita, eta Aste Santua oso goiz datorrela kontutan hartuta, udaberria, udara eta udazkena hartu ditu Goiturrek helburutzat. Udako oporrak kenduta, Goiturren arabera, bisitariek asteburuak aprobetxatu beharko dituzte aurten etxetik mugitzeko: “Beraz, udaberria eta udazkeneko aste bukaerak hartu ditugu jomuga bezala”.
Ekintzak nola? Promozio ekintza desberdinak garatzeko lau tresna nagusi erabiliko ditu Goiturrek:
- Turismo azokak (txostenean Goitur-eko pertsonala zuzenean joaten den azokak aipatzen dira; Europa, Asia eta Ameriketako azoketan Goierriko informazioa ere banatzen da EAEko gida turistikoen bitartez).
- Mapa eta gida turistikoak.
- Online eta offline promozioa (sare sozialen bidezko promozioa, Euskal Herriko eta Estatuko egunkari eta aldizkari desberdinetan txertatzen diren Goierriko edukiak, eskualdeko kirol proba nagusienen babeslegoarekin batera lotuta datozen promozioak, irrati eta telebista desberdinetako iragarkiak, Europako turismoko webgunean azaltzen den Goierriko informazioa, Europako editorial nagusienek argitaratzen dituzten turismo gidetan presentzia,…).
- Komertzializazioa (Estatutik kanpora, Goiturrek hitzarmenak dituen errezeptibo eta bidaia agentzien bidez merkaturatzen du Goierri, beraien pakete turistikoetan eskualdeko produktu turistikoak txertatuz).
Ekintzak non? Euskal Herrian (Euskal Herriko egunkari, aldizkari eta gida turistiko desberdinen bitartez), Estatuan (Madrilen, Katalunian eta Valentziar Erkidegoan bereziki sare sozialen bidez, eta natura eta kirol gaiak jorratzen dituzten aldizkarietan) eta Europa-Asia-Amerikan (Goierriko pakete turistikoak saltzen dituzten bidaia agentzien bidez).
-
Turismo azoketan Goitur-eko lantaldearen presentzia zuzena: FITUR (Madril), Basquefest (Bilbo), Expovacaciones (BEC), Seu d ́Urgell (Lleida), Vic (Bartzelona) eta INTUR (Valladolid).
-
Promoziorako materiala. Goierriko gida turistikoa, Goierriko mapa turistikoa, Basque Highlands mapa, Gr 283 Idiazabal Gaztaren mapa eta lehen sektoreko ekoizleen mapa berria argitaratuko dira.
-
Kirol ekitaldiei laguntza eta babesletza. Gaualdiak ugaltzen dituzten ekitaldiak babestuko ditu Goiturrek (Zegama-Aizkorri maratoia, Ehunmilak, Zegamako orientazio proba, Goierriko martxa zikloturista eta UCI mailako txirrindulari Klasikoa).
-
Donostia Turismo Erakundea. Donostiako gida berrian Goierriko publizitatea sartu du Goiturrek kontrazalean eta gida barruko edukietan eskualdeari buruzko informazioa biltzen duen orrialde bat dago.
-
Donostiako turismo bulegoa. Donostiako turismo bulegoetan dauden informatzaile guztiekin bilera bat antolatuko dugu: bertan, Goierriko produktu turistiko guztiak aurkeztuko dizkiegu udara aurretik, gure eskualdeko informazio hobea eskaini dezaten.
-
ZUM gidak (Goierri-Tolosaldea gida, Ondojan gida eta Donostia Aisia gida). Hilabete guztietako zenbakietan Goierriko produktu turistiko eta zerbitzu turistikoen zerrendak azalduko dira.
-
Viajar eta Condé Nast Traveler aldizkariak. Urtarril hasieran Goierriko bi erreportaje zabal argitaratu dira Viajar (La comarca española que parece haberse detenido en el tiempo) eta Condé Nast Traveler aldizkarietan (De escapada al Goierri del País Vasco: una guía para sumergirte en su historia y sus campos). Iaz aldizkari hauetako kazetariekin antolatutako bisiten ondorioz etorri dira argitalpen hauek.
-
UCI mailako junior txirrindulari klasikoa. Apirilean Goierrin egingo den proba hori babestuko du Goiturrek; Amerikako Estatu Batuetako eta Europako talde ugari etorriko dira eta streaming bidez ikusi ahal izango da zuzenean (Goierriko bideoa ere bertan emitituko da).
-
Paco Nadal kazetaria. Urtarrilean txotx irekierara gonbidatu ondoren, eskualdeari buruzko erreportaje bat argitaratu du El País egunkarian; bestalde, iaz berarekin grabatutako Gr 283 Ibilbideari buruzko bideoa Aste Santua aurretik argitaratuko da udaberria eta udarari begira.
-
Zegama-Aizkorri maratoia. Goierriko erreportajea aterako da maratoiko enkartean, eta eskualdeko spot-a eta Goierriko turismoari buruzko elkarrizketak emitituko dira zuzeneko emanaldi guztietan: ETB1, TVE- ko Teledeporte eta Kataluniako TV3 telebistetan, Golden Trail World Series- eko Youtube kanalean, Salomon-eko telebistan eta sare sozialen bidez.
-
Ehunmilak. Proba horietara etorriko diren nazioarteko kazetarien bisitak kudeatuko ditu Goiturrek eta eskualdeko spot-a emitituko da streaming-eko emanaldi guztietan.
-
EITB-ko sare sozialen bidezko promozio digitala egingo da hiru hilabetetan zehar udaberrian eta udazkenean; udaberrian, Madril, Katalunia eta Valentziako Erkidegoak izango ditu jomuga Goiturrek, eta udazkenean aldiz, Euskal Herriko merkatu nitxora joko du zuzenean Goierriko udazkeneko azoka eta ekitaldi desberdinak promozionatzeko helburuarekin.
-
Basque Destination errezeptiboaren bidez Goierriko pakete turistikoak komertzializatzen ari da Goitur, eta Europa, Asia eta Ameriketako azoka nagusienetara joango da beraien bitartez eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik.
-
Nekatur EAEko nekazalturismo eta landetxeen webgunean, Goierriko banner bat kontratatu du Goiturrek urte guztirako.
-
Gasteiz Hoy aldizkari digitala. Apiril bukaeran (Arabako San Prudentzio Jaia, maiatzeko lehena eta Idiazabalgo Gaztaren Azoka baino lehen), eta udazkenean, kanpaina promozional bereziak luzatuko dira aldizkari digital honetan.
-
Bizkaian promozio kanpainak. Udazkenerako kanpaina promozional desberdinak diseinatuko ditu Goiturrek Bizkaiko hainbat komunikabidetan: TeleBilbao, Radio Nervión, Herri Irratia, La Ría del Ocio, Very Bilbao, El Correo…
-
La Ruta Slow. Euskadi Irratiarako eta Radio Vitoria-ko programa bat grabatuko da Goierrin, eta iganderoko programan, Goierriko azoka gastronomikoen berri emango da.
-
Donosti City. Carlos Bengoa kazetariaren eskutik, urte guztian zehar Goierriko produktu turistiko eta ekitaldi desberdinak promozionatuko dira sare sozialen bidez.
-
Campermendia. Nerea Garmendia aktorearen egitasmoaren barruan, aurreko udazkenean grabaturiko azken promozioak argitaratuko ditu Goiturrek udaberrian.
-
Tour Magazine aldizkaria. Tour Magazine taldeak argitaratzen dituen Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Errioxako aldizkarietan Goierriko erreportaje bat txertatuko du Goiturrek udako zenbakian.
-
Trail eta Territorio Trail aldizkariak. Bi press-trip antolatu ditu Goiturrek udaberrirako bi aldizkari horietako kazetarientzat,eta Goierriko natura produktu turistiko guztien erreportajeak kaleratuko dituzte beraiek erabiltzen dituzten formatu desberdinen bidez.
-
Ekain hasieran Donostian egingo den TBEX Europe Kongresura etorriko diren Amerikako Estatu Batuetako blogariek Goierri bisitatuko dute; turismo bidaietan adituak diren blogariei Goierriko hainbat produktu turistiko erakutsiko dizkie Goiturrek, eta kontaktu berriak egiteko aukera izango du.
-
EAEko Basque Luxury eta Kataluniako Luxury Traveling aldizkarietan eskualdeari buruzko erreportajeak argitaratuko ditu Goiturrek; aldizkari horiek Espainiako eta Frantziako hotel kate eta museo nagusienetan, Europako tren konpainietan eta mundu mailako hegazkin konpainia eta aireportu garrantzitsuenetan eskuragai daude.EDEN Network. Europako Destino Jasangarriaren zigilua dugunez, Europear Komisioko European Best Destinations webgunean, Goierriko informazioa azaltzen da urte guztian zehar webguneko atal desberdinetan. Bereziki Goierri promozionatzen du aurten Europako lehen 10 destino turistikoenen artean senderismoko atalean: Goierrirekin batera Finlandia, Kroazia, Belgika, Eslovenia, Errumania, Portugal eta Italiako beste destino batzuk daude.
-
Kazetari adituen bidez, Europako herrialde desberdinetan eta hizkuntza desberdinetan, liburu eta gida turistikoetan azaltzen den Goierriri buruzko informazioaren zaintza eta jarraipena egiten ari da Goitur behar den informazioa helarazteko, dagoena osatu eta oker dagoena zuzentzeko helburuarekin (Michelin, Morellini, Bradt, Conde Nast Traveler, Lonely Planet, National Geographic, Petit Futé,…)
-
Urtean zehar, Foru Aldundiak, Basquetour-ek eta Goitur-ek antolatzen dituzten press-trip, fam-trip, blog-trip eta info-trip desberdinak kudeatuko ditu: bidaia horietara datozen kazetari, touroperatzaile, blogari eta turismo informatzaileei, eskualdeko produktu turistikoak erakusten zaizkie.
-
Sare sozialak. Irukom enpresa kontratatu du Goitur-eko sare sozialak dinamizatzeko, urte guztian zehar egutegi bat zehaztu ondoren.
-
Goierriko enpresa handienak batzen dituen Goierri Valley Elkarteko kide da Goitur, eta elkarte honetako tresnak erabiliko ditu urtean zehar eskualdeko enpresek Goierriko alojamendu eta zerbitzu desberdinak erabiltzeko deiak eta promozioak garatuz.
-
Gertuko komunikabideak. Azken urteetan bezala, udaran eta formatu desberdinetan aterako diren bertako medioetako promozio turistikorako kanpaina bereziak egingo ditu Goiturrek: Noticias taldea, Hitza, Berria, Diario Vasco,…