Lazkaoko eragile ugarik Korrikarekin bat egin dute
Atxikimendua adierazi diete erakunde, elkarte eta eragileetako ordezkariek, plazan argazki bateratua aterata. Larunbatean Korrikan, eta prestatutako egitarauan parte hartzeko deia egin dute.
Lazkaoko hainbat elkarte, eragile eta erakundek 23. Korrikari atxikimendu publikoa adierazi diote. Lazkaoko Udaleko zinegotzi guztiek, San Benito ikastolak eta beste hainbat kultur taldek bat egin dute euskararen aldeko ekimenarekin. Plazan elkartuta, taldeko argazkia atera dute.
Horrez gain, gainerako lazkaotarrei ere Korrikan parte hartzeko deia egin diete. Larunbatean, martxoak 23, 10:45 aldera iritsiko da Lazkaora. Egun horretarako eta bezperarako, egitarau zabala prestatu dute Korrika Batzordean.