IBILBIDEA ETA ORDUTEGIAK. 23. Korrikak 158 kilometro Goierrin
Korrika Badator! 24 ordu baino gutxiago falta da 23. Korrika Goierrira iristeko. Bihar goizaldeko seien aurretik sartuko da, eta zazpi ordu inguru egingo ditu euskararen lekukoak eskualdean. Albiste barruan kontsulta ditzakezue herriz herriko ordutegiak.
Larunbat goizaldean, 05:44an, iritsiko da 23. Korrika Goierrira. Ibilbidearen 2.270 kilometroan helduko diote lekukoari legazpiarrek eta zazpi orduren ondoren, 2.428. kilometroan, legorretarrek ikaztegietarrei emango diete txanda, 12:37an. Denera 158 kilometro egingo ditu 23. Korrikak eskualdean, Harro herri lemapean.
23. Korrikaren atal berezian duzue ikusgai euskararen lasterketa erraldoiaren informazio guztia.
IBILBIDEA ETA ORDUTEGIAK
- Udanako gaina (Legazpi) 05:44
- Telleriarte (Leg.) 05:58
- Mirandaola (Leg.) 06:05
- Legazpiko herrigunea 06:12
- Kale Nagusia (Leg.) 06:19
- Urola Kalea (Leg.) 06:25
- Suhiltzaileak (Leg.) 06:32
- Elbarrena (Leg.) 06:38
- Aparizio (Urretxu) 06:41
- Kaminpe (Zumarraga) 06:45
- Artiz (Zum.) 06:52
- Labeaga (Urretxu) 06:58
- Elizkale (Zumarraga) 07:05
- Eitzaga (Zum.) 07:11
- Berroeta (Zum.) 07:18
- Ezkioko industrialdea 07:24
- Santa Luzia (Ezkio) 07:31
- Ezkioko herrigunea 07:37
- Alegia (Gabiria-Itsaso) 07:44
- Gabiriako herrigunea 08:03
- Zuazola (Gab.) 08:10
- Korta (Gab.) 08:16
- Ugarana Goikoa (Gab.) 08:23
- Ugarana Behekoa (Gab.) 08:29
- Ormaiztegi (Bidegurutzea) 08:36
- Lierni (Mutiloa) 08:49
- Mutiloako herrigunea 08:55
- Zeraingo herrigunea 09:04
- Otatza (Zerain) 09:07
- Segurako sarrera 09:15
- Segurako herrigunea 09:19
- Goardia industrialdea 09:29
- Arimasagasti (Idiaz.) 09:34
- Idiazabalgo herrigunea 09:53
- Errota (Idiazabal) 10:06
- Iñausti (Idiazabal) 10:10
- Ihurre (Olaberria) 10:19
- Olaberriko herrigunea 10:31
- Lazkaoko sarrera 10:39
- Lazkaoko herrigunea 10:45
- Hiribarren (Lazkao) 10:50
- Senpere (Lazkao-Beasain) 10:54
- Zaldizurreta (Beasain) 10:58
- Gipuzkoa plaza (Bea.) 11:01
- Oriamendi kalea (Bea.) 11:05
- Igartza Oleta (Bea.) 11:10
- Geltokia (Bea.) 11:15
- Kale Nagusia (Bea.) 11:18
- Esteban Lasa (Bea.) 11:20
- Nafarroako etorbidea (Beasain) 11:25
- Ezkiaga (Beasain) 11:30
- Urdaneta kalea (Ordizia) 11:33
- Joseba Rezola (Ord.) 11:37
- Buztuntza (Ordizia) 11:43
- Zuhaiztia (Ordizia) 11:48
- Joseba Rezola (Ord.) 11:52
- Geltokia (Ord.) 11:55
- Otegi-Enea (Ord.) 12:01
- Aramako bidegurutzea 12:07
- Itsasondoko herrigunea 12:11
- Bidegain (Itsasondo) 12:17
- Papertegia (Legorreta) 12:27
- Legorretako herrigunea 12:33
- San Migel (Legorreta) 12:37