Amalurrekoak Aiako Harrietara joango dira igandean
Asteko txangoa Aiako Harrietan eta Irumugarrieta mendian egingo du Lazkaoko Amalur elkarteak, igandean. Oiartzungo Elurretxe lepoan autoak utzi, Junkal amabirjinaren kobazulotik igaro, eta Irumugarrietara igoko dira. Ingelesen Gaztelutik jaitsiko dira, elurzulo bat ikusiz. 6 kilometro, 300 metroko desnibela eta 3 orduko ibilaldia da. Itzala taberna parean 08:00etan elkartuko dira.