Emergentzia klimatikoaz ohartarazteko argiak itzaliko dituzte
'Planetaren ordua' ekimenarekin bat egingo dute Beasainen, eta gune esanguratsuenetan argiak itzalduko dituzte 20:30etik 21:30era.
Planetaren ordua izeneko ekimenarekin bat egingo du Beasaingo Udalak. Hala, bihar, larunbata, udalerriko gune esanguratsuenetako argiak, -Igartza monumentu multzoa, Barrendaingo biribilgunean, Zaldizurretako biribilgunea, eta Loinazko San Martin plaza- itzaldu egingo dira, 20:30etik 21:30era.
Planetaren ordua, ingurumenaren eta pertsonen aldeko mundu mailako mugimendua da. Sidneyn jaio zen 2007 urtean, klima-aldaketaren arazoari buruz ohartarazteko keinu sinboliko gisa. Eraikinetako eta monumentuetako argiak ordubetez itzaltzean datza keinu hori. Planetaren orduak ingurumenaren degradazioaren aurrean kezka adierazi eta honen aurrean jarduteko beharra erakusteko aukera ematen du.