Zinezaleentzat lau filmeko zikloa egingo dute Maizpiden
Lau filmeko zikloa antolatu dute Maizpidek, Gerrikok eta udalak, Lazkaon. Maizpide euskaltegiko zinema-aretoan izango dira emanaldiak, lau astetan bana, 21:00etan hasita. Edozein herritarrentzat irekiak dira, ordea. Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpidatziekin emango dituzte. Sarrera doan da. Hauek dira filmak eta egunak: The Florida project (martxoak 25), Dating amber (apirilak 9), Flee (apirilak 24) eta For Sama (maiatzak 8).