Korrika Goierritik joan da
Goizeko 5:46ean iritsi da Korrika Goierrira. Oñati aldetik, Udanako portua zeharkatuta, Legazpi izan da igaro duen lehenengo herria. Goierrin barrena kilometroz kilometro lekukoa eskualdatzen joan dira herritarrak euskararen lekukoa. Legorretan agurtu dute Korrika goierritarrek 12:43ean.
Korrikari agur esan diote goierritarrek Legorreta eta Ikaztegieta artean. Goizean goiz iritsi da Oñati aldetik, Udanako gaina zeharkatuz, Legazpi izan da igaro duen Goierriko lehenengo herria. 5:45an izan da hori. Goierrin barrena egin du goiza, eta ongi etorri beroak egin dizkiote kilometroz kilometro euskararen lekukoari. Kantuan, dantzan, saltoka, baina batez ere alaitasunez bizi izan dute korrika egitera animatu diren ehunka eta ehunka herritar. 12:43 minutuan, Legorretan azken kilometroa egin ondoren agurtu dute.