Altarteko Moure eta Morales bikoteak irabazi du Ordiziako Elkarteen Arteko 42. Mus Txapelketa
Ostiral gauean jokatu zen finala, Azari elkartean. Elkarte irabazlea puntutan Larrun Arri izan da. Sei elkartek parte hartu dute txapelketan.
Altarte elkarteko Moure eta Morales bikoteak (eta ordezkoa Morales) irabazi du Ordiziako Elkarteen Arteko 42. Mus Txapelketa. Ostiral gauen jokatu zen finala, Azari elkartean. Sei elkartek parte hartu dute aurtengo txapelketan.
Txapeldunordeak, aldiz, Argi Berri elkarteko Tapia eta Garcia (eta ordezkoa Arriaga) izan dira, eta elkarte irabazlea puntutan Larrun Arri. Parte hartzaile guztiek elkarrekin afaldu zuten Azarin, eta ondoren txapelak eta oroigarriak banatu zituzten.