Gazta Azokan artisautza postua jartzeko eskaera egin daiteke jada
Apirilaren 19ra arteko epea dago. Gazta Azoka maiatzaren 4 eta 5ean izango da.
Zabalik dago Idiazabalgo Gazta Azokan artisautza postu bat jartzeko eskaera egiteko epea. Gazta azoka maiatzaren 4an eta 5ean egingo dute aurten. Eskaerak egiteko epea apirilaren 19ra arte egongo da zabalik. Eskaerek udalak zehaztutako postu kopurua gainditzen badu, udalak egingo du eskatzaileen artean hautaketa, egokitzat jotzen dituen irizpideen arabera. Eskaera onartzen den ala ez elektronikoki jakinaraziko zaie artisauei.
Idiazabalgo Udalak zabaldutako informazioan dituzue eskaera egiteko argibide gehiago.