Goi tentsioko linearen aurkako elkarretaratzea deitu dute biharko Idiazabalen
Elkarretaratzea 18:30ean izango da plaza nagusian.
Urtsuaranago Etxeberri baserria Idiazabalen, eta N-1 autobidea, Etzegaraterantz.Iñaki Gurrutxaga Red Electrica Españolak (REE) eta Forestaliak aurrera eraman nahi dituzten goi tentsioko lineek Goierri zeharkatu dute hainbat gunetan. Proiektu hauen aurka egiteko elkarretaratzea deitu dute Idiazabalen bihar, 18:30ean plaza nagusian. Bi proiektuetako lineak Idiazabalgo Urtsuaraneraino paraleloan joango lirateke, gero bide ezberdinak hartzeko.













