Pazko Asterako antolatutako ekintzak bertan behera geratu dira Ezkion
Ezkio-Itsasoko Udalak pasa den astean iragarri zuen haur eta gazteentzako ipuin kontaketa eta ihes gela antolatu zituztela apirilaren 6rako. Bada jakinarazi dutenez, bi ekintzok bertan behera geratu dira azkenean. Udalak aurreikusi du, ahal denean bi ekintzok data berri batean eskaintzea dela asmoa.