Beasainen hasi da Wushu eta Kung Fu liga
Wushu eta Kung Fu ligako lehenengo jardunaldian 35 domina lortu dituzte Lorea taldeko partaideek.
Wushu eta Kung Fu modalitateen hirugarren txapelketaren lehenengo jardunaldia jokatu zen asteburuan Antzizar kiroldegian. Lorea taldeko 22 partaidek, 35 domina lortu zituzten, horietako 19 urrezkoak. Maria Izquierdo taldearen arduraduna «oso pozik» agertu da beasaindarrek erakutsitako mailarekin. Hurrengo hitzordu garrantzitsua, ekainean, Gasteizen izango dute, nazioarte mailako txapelketa. «Maila hobetzeko baliagarria izan da azkeneko jardunaldi hau», borobildu du Izquierdok.
Jarraian, txapelketaren emaitzak:
-
Urrezko lau domina: Sara El messioui(1), Rayan Seban(1), Telmo Roman(1), Kaiet Roman(1)
-
Zilarrezko bat: Jakes Rellan
-
Brontzezko bat: Mattin Llorente
-
Urrezko 15 domina: Adelina Ciuman(1), Laira Morales(1), Sahatsa San Roman Izquierdo (3), Eneko San Roman Izquierdo(4), Markel Coco(3), Maria Izquierdo(2), Taichi taldea(1).
-
Zilarrezko 9. Ihintza Barandiaran(1), Adara Morales(1), Nahia Villacorta(1), Sara Elmessioui(1), Sahatsa San Roman Izquierdo(1), Ander Laguna(1), Valentin Gonzalez(2), Ferran Perez(1).
-
Brontzezko 5. Adara Morales(1), Adelina Ciuman(1), Maria Roman(1), Sara Elmessioui(1), Telmo Roman(1).