Erregulartasun saria Eneko Goibururentzat, hirugarrenez
Idiazabal Gazta Jatorri Izendapenak aurreko urteko kanpainari dagozkion gaztaren erregulartasun eta kalitate sariak banatzen ditu Ordiziako udaletxean egiten den ekitaldian.
Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburu segurarrak jasoko du sarietako bat, artzain-gaztagilearen atalean. Hirugarren aldia du segidan. Gainera, Ordiziako Artzai Gazta txapelketa entzutetsua irabazi zuen.
Gaztandegien kategorian, berriz, Arizkungo (Nafarroa) Valle del Baztan gaztandegiak jasoko du saria.
Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta ekoizpenak %2 egin du behera. 1.340.598 kilo ekoitzi dira, guztira. Aurreko urtearekin alderatuz, hiru gaztandegi gutxiago daude.