Gazta ekoizpenak eta gaztandegiek, koska bat behera
Idiazabal Gaztaren 2023ko kanpaina itxita, honako datuak utzi ditu: 115 gaztandegi daude jatorri izendapenaren barruan, eta 30.000 kilo gazta gutxiago ekoitzi da.
Idiazabal Gazta Jatorri Izendapenak sasoi honetan jakinarazi ohi ditu 2023ko kanpainaren datuak. Kezkatzekorik ez, baina kopuruek koska bat behera egin dute, bai gaztandegi kopuruan bai gazta produkzioan.
Gaur egun 115 gaztandegi daude jatorri izendapenaren barruan, 2022ko kanpaina itxieran baino hiru gutxiago. orietatik gehienak Gipuzkoakoak (55) dira; Nafarroakoak 29, Arabakoak 20 eta Bizkaikoak hamabi.
Gazta ekoizpena ere zertxobait jaitsi da urtebetean. Ia 30.000 kilo gazta gutxiago ekoitzi da 2023ko kanpainak.
GAZTANDEGIAK-EKOIZPENA
Urtea | Gaztandegi kopurua | Kiloak |
2008 | 111 | 1.303.787 |
2009 | 117 | 1.387.936 |
2010 | 120 | 1.466.429 |
2011 | 125 | 1.224.018 |
2012 | 125 | 1.176.383 |
2013 | 122 | 1.107.779 |
2014 | 121 | 1.133.032 |
2015 | 121 | 1.226.826 |
2016 | 119 | 1.340.725 |
2017 | 120 | 1.380.012 |
2018 | 120 | 1.357.725 |
2019 | 123 | 1.420.586 |
2020 | 124 | 1.375.318 |
2021 | 126 | 1.340.937 |
2022 | 118 | 1.368.389 |
2023 | 115 | 1.340.598 |