Iztueta baserrira bisita antolatu dute larunbaterako
Lazkaomendiko Iztueta baserrian egindako bisita gidatu baten irudia.Naia Begiristain Lazkaoko Iztueta baserrian eta esnetegian Nondik dator esnea? bisita gidatua antolatu du Aralarko Parketxeak. Martxoaren 30ean, larunbata, 11:00etan izango da. Bi ordu iraungo du, eta aurrez izena eman behar da: helduek 12 euro eta haurrek 6 ordainduko dute.













