Tentsio altuko linearen kontra elkartu dira Idiazabalen
Elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Idiazabalgo plazan. Forestaliaren proiektuaren jakinarazpenak iristen hasi dira kaltetutako udalerrietako udaletxeetara.
Goi tentsioko lineari ez. Autopista elektrikoriz ez izenburupean elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Idiazabalgo plazan, Autopista Elektrikorik Ez plataformak eta udalak deituta. Gaur egun, eskualdea zeharkatuko luketen hiru proiektu daudela mahai gainean ohartarazi dute: Forestalia enpresak bi egitasmo ditu, Kyoko eta Tebe izenekoak, eta REE Red Electrica de Españak Itsaso eta Castejon lotzeko 400 kilowattekoa.
Otsaileko eta martxoko Gipuzkoako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu denez, Espainiako Energia Politika eta Meatzetako zuzendaritza nagusiak hasierako onespena eman dio Forestalia enpresak Zaragoza (Espainia) eta Gatika (Bizkaia) artean egin nahi duen proiektuari. Jakinarazpenak iristen hasita daude kaltetutako udaletxeetara, tartean, Idiazabalgora.