Saturdiko jaia ez da astelehenean izango, maiatzera aldatu baitute
Zaldibiako auzo horretako festa biziberritzeko ahaleginean, maiatzaren 18an eta 19an egingo dute aurten. Bi eguneko egitaraua ari dira moldatzen.
Urtearen hasieran iragarrita bezala, Zaldibiako Saturdi auzoko festa biziberritzeko zenbait aldaketa egin dituzte. Batetik, datarena izango da berrikuntza nabarmenetako bat. Ohituraz, Pazko astelehenean egin ohi zuten, iaz arte, Saturdiko jaia. Datorren astelehenean egokituko zatekeen. Baina ez da egun horretan izango.
Maiatzearen 18an eta 19an, San Isidro nekazarien egunaren ondoreneko asteburuan, hain justu.
Bigarren nobedadea iraupenarena da, egun bakarrekoa izatetik bi eguneko egitaraura igaroko delako.
Egitarau aurrerapena
Oraindik erabat itxita ez daukate egitaraua, baina zenbait osagairen berri eman dute antolatzaileek. Hala, maiatzaren 18an, larunbat arratsaldea hartuko dute. Herri bazkaria, herri kirol erakustaldia eta erromeria izango dira lehenengo jardunaldian.
Biharamunean, maiatzaren 19an, igandea, mendi ibilaldia, hamaiketakoa eta toka lehiaketa jarriko lituzkete.