Euskal Herriko xake txapelketa jokatu da Legazpin
Euskal Herriko xake txapelketa jokatu da gaurkoan Legazpin, Agirre Etxeberrin. 12 bikote aritu dira gaurkoan azken finaletan.

XXXIX.Euskal Herriko xake txapelketa jokatu da Legazpin. Asteazkenean eman zioten hasiera txapelketari, arratsaldeko 17:00etan. Ostegunean, berriz, goizez zein arratsaldez aritu ziren xakean eta ostiralean, arratsaldean aritu ziren, laugarren txanda. Asteburua iritsi eta laruanbatean goizean zein arratsaldean aritu ziren xakean eta azken finalak gaurkoan jokatu dituzte. Goizeko 9:30etan eman diote hasiera azken txandari. Lehenengo bostek saria eraman dute etxera. Lehenengoak 1.200€ irabazi ditu, bigarrenak, berriz, 900€; hirugarrenak 600€, laugarrenak, 300€ eta bosgarrenak 200€. Horrez gain, txapela eta garaikurra eman dizkiote lehenengoari.
Kontzentrazioa eta isiltasuna izan dira nagusi Agirre Etxeberrin azken finaletan.