Segurako Udalak proiektu bat abiatu du herriko politikan haurren parte hartzea sustatzeko, Oinherri hezitzaileen sarearekin batera. Prozesuaren lehen fasea amaituta, bigarrengoari ekin berri diote.
Plazan, udaletxe aurrean jendetza bilduta, hasiera eman diete legazpiarrek aurtengo Santikutz jaiei. Julian Armendariz Alaitasuna errondailako kideak irakurri du pregoia
Asteburuan hasiko da Herriarteko Pilota Txapelketa eskuzko modalitatean. Beasainek Tolosa hartuko du etxean, eta Zaldibiak, berriz, Idiazabal; biak ostiralean izango dira.
Eguna aldatu delako postu batzuk falta zirela, apirileko azken feria egin da gaur Ordizian, eta eman du honek zer kontatu, produktu berri batzuk iritsi direlako. Bisitariak ere ez dira faltatu, eta eguraldiak lagundu du.
Udaberria Transloratzen zikloaren 4. edizioa aurkeztu du Ordiziako Udalak. Maiatzaren 3tik ekainaren 13ra hainbat ekintza antolatu dituzte. Euskal trabestien show-a izango da maiatzaren 17an.
REE eta Forestalia enpresek Nafarroa eta Goierri lotzeko eraiki nahi dituzten tentsio oso altuko linea berrien mehatxuaz ohartarazi dute. Hainbat arlotan eta eremutan eragingo lituzketen kalteengatik, udalek adierazpen bat sinatu dute.
Final lehiatua jokatu dute Unai Bereziarturen eta Joseba Barandiaranen aurka; azken unean, iraultzeko zorian izan dira txapeldunordeak. Bigarren mailako finala Axier Alonsok eta Jon Galarragak irabazi diete Beñat Bereziarturi eta Mikel Falconi.
Haurren egunean, musika kantaldiak eta dantzaldiak egin dituzte hamabi taldek Lazkaon.
Eneko Araiztegi segurarrak bigarren egin zuen Zestoako saioan. Aste honetan bi saio jokatuko dira Goierrin: ostegunean Zaldibian eta ostiralean Legorretan. Bost goierritarrek kantatuko dute.
Atzoko egunez, duela 63 urte ireki zuten taberna Migel Gurrutxaga eta Begoña Lonbide senar-emazteek. Gaur, haien alaba Jaioneren eskuetan jarraitzen du negozioak.
Ia 1.000 lagun elkartuko dira paella erraldoirako, frontoian. Bihartik maiatzaren 8ra arte, ibilbidearen errepasoa egiteko erakusketa jarriko dute D'elikatuzen.
Goierriko Mendizale Beteranoak Perriain mendira igo dira Euskal Mendi Federazioaren 100. urteurrena ospatzeko.
Gorka Gomez da egilea, eta herriko merkatariak dantzan jarri ditu Mirandaolan, 'Gora SantILINTikutxak!' leloarekin
Ostiraleko bazkarira, larunbateko afarira edo igandeko bazkarira joan nahi dutenek bihar arte eman dezakete izena, 679 78 07 54 zenbakira deituta.
Eskubaloiko bigarren maila nazionalera igotzeko fasea jokatzen ari da Legazpiko La Salle klubeko talde seniorra, eta asteburuan du hurrengo hitzordua, Bilbon.