Ander Otegi zegamarra da Euskal Herria Txapelketako lider berria
Ampo taldeko Ander Otegi Ariztimuño zegamarra da Euskal Herria Txapelketako lider berria. Atzo, Euskaldun Txapelketarako puntuagarria den Aguraingo Sallurtegi Sarian parte hartu zuen zegamarrak. Aguraingo lasterketa 3. postuan amaitu zuen eta ondorioz, bera da momentuz, Euskaldun Torneoko lider berria.
«Pozik» dago zegamarra atzoko lasterketan lortutako emaitzarekin. Proba amaitu berritan egindako adierazpenetan esan zuenez, «taldeak lan ona» egin zuen atzo. «Opakuan pixka bat sufritu dugu, baina gero, taldekideen lan izugarriari esker, azken sprint-a eta gero hirugarren egin dut eta gustura nago», esan du.