Espainiako Kritikaren Saria irabazi du Olatz Mitxelenak
24. Igartza literatur bekarekin ondutako 'Arrain hezur bat eztarrian' liburuarekin irabazi du saria.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/04/olatz_mitxelena_larreta2-1200x900.jpg)
Espainiako Kritikaren Saria irabazi du Olatz Mitxelenak, narratiba kategorian, Arrain hezur bat eztarrian (Elkar) ipuin liburuari esker. Iazko euskarazko lanik onenetako bat dela iritzi dio Espainiako Literatur Kritikaren Elkarteak. 24. Igartza literatur bekarekin ondutako liburua da Mitxelenarena. Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeari esker banatzen da Igartza saria.
Poesia alorrean, Harkaitz Canok jaso du saria, Ulu egiteko bolondres bila (Susa) lanagatik.