Herriguneko obrei buruzko informazio bilerak deitu ditu Udalak
Herritarrei eta merkatariei irekiak dira bilerak. Asteartean izango dira, udaletxean. Obrak hastear daudela esan du Udalak.
San Inazio eta Esteban Lasa kaleak birgaitzeko obrak hastear direla jakinarazi du Beasaingo Udalak. Hauek izango duten garapenari buruz eta zalantzak argitzeko, herritarrekin eta merkatariekin, bilerak egingo dituzte, bihar, asteartea, udaletxean. Lehena, 13:30ean izango da, merkatariekin. Eta bigarrena, 18:00etan, bizilagunekin. Udal ordezkariekin batera, obrak burutuko dituen Construcciones Otegui-Gaztañaga S.L. enpresako ordezkariak izango dira informazioa ematen.