Legazpiko EH Bildu kalderete musikatua egingo du kanpaina ixteko
EH Bilduren Legazpiko Udaleko zinegotziak: Igor Romaratezabala, Ibon Altzelai, Edurne Gonzalez, Maria Sarasola eta Jon Jauregi.Cristina Limia Legazpiko EH Bildu kalderete musikatua antolatu du apirilaren 19rako, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpaina ixteko. 19:00etan da hitzordua, Gernika plazan, eta euria egingo balu, Txomin pasealekuan elkartuko dira.
EH Bildukoek untxi kalderetea prestatuko dute, eta gerturatzen diren herritarren artean banatuko du. Ekitaldia herriko hainbat musikarik girotuko dute.














