Aner Irizar txirrindulari zumarragarrak Eibarko proba irabazi du
Aner Irizar kadete mailako txirrindulari zumarragarrak Eibarko lasterketa irabazi duen atzo. 11 lagun elkarrekin heldu ziren helmugara eta esprintean zumarragarra nagusitu zen. Bigarren postuan Joritz Barberena sailkatu zen eta hirugarrenean Manex Larrañaga. Irizarrek ordu bat 39 minutu eta 37 segundo behar izan zituen 68 kilometroko ibilbidea osatzeko.