AHTren aurkako manifestaziora joateko deialdia
Idiazabalgo EH Bilduk larunbatean, apirilak 20, 18:00etan, Altsasun egingo den Abiadura Handiko Trenaren aurkako manifestaziora joateko deialdiarekin bat egin du, «AHTren txikizioa ez dugulako nahi ez Idiazabalen, ez Goierrin, ez inon», esan dute. Era berean, trena bai, baina egungo trenbideen egokitzapenaren aldeko jarrera berretsi dute.